Eleahome Foto pluma

Editorial Elea Argitaletxea linea
Colecciones/Bildumak

> Quince
> Narrativa
> Diálogos
> Kronika
> Ilustra2
> Aide!
> Novela histórica
> Poesía euskera
> Gazte lirura
> La isla verde
> Otros títulos

Servicios Editoriales/
Argitaratze Zerbitzuak
Compra/Erosketa
Prensa/Prentsa
Contactar/Kontaktua
 


Otros títulos
linea

Títuloa: Paperjalearen dieta
Egilea: Xabier Mendiguren Elizegi

Ezaugarriak:
183 orrialde

Salneurria: 15 euro

>Comprar

2004ko uztailaren 16an estreinatu zuen Egunen harian bloga Xabier Mendiguren Elizegik. Ordutik egunero-egunero idatzi izan du zerbait, jaiegunak salbu. Azken bi urteotan 500 bat artikulu ondu ditu beasaindarrak, askatasun osoz. Libre jardute horretan bere zaletasunen esparru zabala landu du: liburuak, zinema, bestelako kultur adierazpideak, eguneroko bizitzan deigarri egin zaizkion kontuak, euskaldunaren kontzientzia erne jartzen duten politika arrastoak ere bai inoiz... Ofizio handiko pertsona sumatzen da artikuluotan, ondo trebaturiko eskua, eta orri zuriaren aurrean paratzen den sortzailearen ausardia ere bai.

Lan nekeza eta arduratsua bete du Mendigurenek, beti idazkera arina eta argia erabiliz, gauza bakoitzari bere izena eta dagokion izenondoa erantsiz. Euskal kulturari lotuta dagoen orok eskertuko dio esfortzua, baina, batez ere, lerro bakoitzari darion zintzotasuna.

seve calleja Xabier Mendiguren Elizegi
Beasain, 1964

Filologian lizentziatua eta editorea. Haur-literatuta eta antzerkiko lanez gain gazteentzako kontakizunak idatzi izan ditu: Tangoak ez du amaierarik, Harrika, Patakon, Irakasle alu bat, Obsexuen kluba, Kanibalaren kaiolan, Txakurraren alaba. Helduentzako narratiban, berriz, Hamasei ipuin amodiozko, Hamalau, Errautsen distira, Bihotz gosetien kluba, Arima enkoniatuak ipuin-bildumak, Bekatuaren itzala, Berriro igo nauzu, Gure barrioa 1975, Uda betiko balitz eleberriak, eta saiakera antzeko Nerabearen biluzia , Errekarteko koadernoa, Arbelaren gainean eta Egunen harian, azken hau liburu honen aurrekari zuzena, Elea argitaletxeak berak kaleratua.