|
Fernando Morillok badaki gazteen unibertso nahasi
eta zerratuena islatzen. Azpeitiarrak urteak daramatza
gazte literatura jorratzen eta bere lanak ezagunak
dira Euskal Herriko ikastetxe, ikastola eta institutu
gehienetan.
Hala ere, eleberri honetan Fernando Morillo pauso
bat haratago joan da, eta egitura bikoitza duen lana
ondu du, neska-mutil biren agenda sekretua osatuz.
Hirukote bat ardatz hartu eta istorio txikien amaraun
kilikagarria sortu du azpeitiarrak. Idoia, Jon eta
Gariren arteko harreman korapilotsuan sentimenduak,
gezurrak eta kontraesanak dira nagusi, eta Morillok
horiek denak lotu ditu lan zirraragarri honetan, tentsioa
azkeneraino mantentzen duen eleberri zorrotz honetan.
Idoia eta Gariren egunerokoek erakutsiko digute gaur
egungo gazteen unibertsoan zerk agintzen duen: zerk
kezkatzen dituen, zerk motibatzen dituen eta zerk
ematen dien amorru.
Elea Argitaletxeak Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioarekin
batera karrikaratutako lana, "Atari" bilduma
berriaren lehen alea.
|
 |
Fernando
Morillo
Azpeitia, 1974 |
Filosofia eta Fisika ikasitakoa da, bokazioz idazlea.
Sari ugari irabazi ditu (CAF-Elhuyar, Donostia Hiria,
Igartza, Euskadi Saria gazte literaturanÉ), eta zenbait
liburu plazaratu, besteak beste: Bila nazatela, Sexu
egunsentiak, Ortzadarra sutan, Izar-malkoak, Eta ni
zer!, Arriskupean!, Gloria Mundi edo Dragoien orroa.
|