| Euskararen inguruan
ardazten da Luis Haranburu Altunaren entsegu laburra.
Euskarari buruzko kezkak, euskararen etorkizuna, euskararen
politika... behin eta berriz saiatzen da egilea gure
hizkuntzaren gora-beherak garbi ikusten eta arrazoizkoak
diren jokabideak proposatzen. Askatasunez eta ausardiaz
ekiten dio idazleak, euskararen inguruan metatu diren
ideologien kritikari.
Entsegu polemikoa, agian, baina saiakera leiala beti.
|
Luis Haranburu
Altuna
Alegia, 1947 |
editorea da ogibidez. Narratiba, antzerkia eta entseguaren
alorrak landu ditu. Beren lanen artean aipagarriak
dira Itsasoak ez du esperantzarik (1972), St Cyran
(1987) eta Abuztuko gutunak (2004).
|