Eleahome Foto pluma

Editorial Elea Argitaletxea linea
Colecciones/Bildumak

> Quince
> Narrativa
> Diálogos
> Kronika
> Ilustra2
> Aide!
> Novela histórica
> Poesía euskera
> Gazte lirura
> La isla verde
> Otros títulos

Servicios Editoriales/
Argitaratze Zerbitzuak
Compra/Erosketa
Prensa/Prentsa
Contactar/Kontaktua
 


Otros títulos
linea

Títuloa: Egunen harian
Egilea: Xabier Mendiguren Elizegi

Ezaugarriak:
296 orrialde

Salneurria: 16 euro

>Comprar

Idazlea sarritan biluzten da (gehienetan saihestu ezin den zirkunstantzia), baina askotan mozorrotuta idazten du; pertsonaien bitartez, egoera eta gertakarien eskutik xuxurlatzen ditu bere bizipenak, bere pentsamenduak, bere beldur eta pozak. Liburu honetan, baina, ez dago horrelakorik, ez dago ez mozorro ez aitzakiarik. Xabier Mendiguren Elizegik blog bat inauguratu zuen 2004ko uztailaren 16an, eta urte betez egunero zer edo zer idaztea erabaki zuen. Aste barruko kroniketan literatura, zinema, antzerki eta artearen alorretan ikuspuntu aberasgarri eta espezializatua planteatzen du, hausnarketa eta pasadizo pertsonal ederrak eskainiz. Artikulu-bilduma apartekoa, idatziotan idazle eta editorearen gainetik pertsona ere agertuko dela, erdi biluzik.


"Liburu hau blogaren erritmoan irakurri beharko litzateke: aleka-aleka dastatu beharko genituzke artikulu hauek, egunean bat, dosi txikitan, konturatu gaitezen zeinen lan ikaragarria dagoen hemen".

"Batez ere, irakurlearengana heltzen asmatu duela azpimarratuko nuke, ez errazkeriarekin baizik eta kalitatearekin. Eta hori gutxi balitz, bokazio eta asmo literarioarekin".

"Bada, Xabier Mendiguren mozorrorik gabe agertzen zaigu liburu honetan. Mozorrorik gabe eta, beraz, irakurlearen pare-parean. Blogaren fenomenoak hori duelako, batez ere: alde batetik, edonoren esku dagoela idatzi eta argitaratzeko tresna berri hori; bestetik, edonor jar daitekeela idazlearen maila berean edo gorago, seguruenik idazketaren (literaturaren, esan dezagun) historian lehen aldiz".

Julen Gabiria

seve calleja Xabier Mendiguren Elizegi
Beasain, 1964

Filologoa da formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, eta euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog batean idazten hasi zen 2004an. "Egunen harian" liburua dugu horren emaitza harrigarria.