|
Antso Nagusia Errege euskaldunaren
gorputza hilik ez baizik lo egon da ia mila urtez.
1004an koroatu zutenetik mila urte biribil-biribil
betetzean, Euskal Herri nahasi, zatitu eta oso erdaldunduan
esnatu da Antso III.a.
ETA erakunde armatuak, nola edo
hala, bere buruzagitzara ekarri nahi du, garai batean
lurralde guztiak baturik eta burujabe eduki zituen
errege handiak, berriz ere, nahi hori bete dezan.
Antzinatean bezala, erregeak
maite duen herriari begiratu eta erabaki irmo bat
hartu beharko du.
Aitor Aranak euskal historiaren
pertsonaia historiko bat berpizten du lan berri honetan,
eta bere inguruan sortzen diren intriga eta istiluek
izugarrizko erritmoa ematen diote nobela honi, tentsioa
azken unera arte mantenduz
|
Aitor
Arana
Legazpi, 1963 |
Lehenbiziko liburua duela hogei urte argitaratu zuenetik
70 liburu baino gehiago kaleratu ditu Aranak.
Idazlan gehienak haur eta gazte literaturaren arloan
egiten dituen arren, helduentzako eleberrigintzan
ere badabil.
Bere nobela ezagunenetakoak dira Onan (Txalaparta),
Bost ahizpa (Ibaizabal), Ipuin lizunak (Hiria) eta
Lagun-mina (BBK Fundazioa), besteak beste. Itzultzailea
eta hiztegigilea ere bada.
|