|
Santutxuko Sorgintxulo gaztetxearen auziaren karira
sortu da liburu bitxi eta liluragarri hau. Gaztetxearekin
bat eginez, berrogeita bat idazlek eta beste horrenbeste
irudigilek eginiko lanekin osatuta dago "Ametsen
baratza". Poemak, ipuinak, artikuluak... denetarik
aurkituko du irakurleak lan zirraragarri honetan,
helburu jakin batekin egina dagoen liburuan: Sorgintxulorentzat
diru-laguntza batu. Baina horrek ez dio kalitate tantarik
kentzen lan berri honi, eta Unai Elorriaga, Julen
Gabiria, Harkaitz Cano, Ixiar Rozas, Felipe Juaristi
edo Arantxa Iturbe bezalako egile ospetsuen parte
hartzeak ziurtatzen du maila. Durangoko Azokara begira
zer esan asko emango duen liburua da "Ametsen
baratza", ametsak amets baino zertxobait gehiago
direla erakutsiko digun lan solidario eta aparta.
Proiektuan parte hartu duten idazleen zerrenda: Harkaitz
Cano, Javi Cillero, Felipe Juaristi, Arantxa Iturbe,
Kirmen Uribe, Asel Luzarraga, Goizalde Landabaso,
Julen Gabiria, Unai Elorriaga, Paddy Rekalde, Tere
Irastortza, Edu Zelaieta, Bertol Arrieta, Itxaro Borda,
Castillo Suarez, Karmele Jaio, Uxue Alberdi, Juan
Luis Zabala, Xabier Mendiguren Elizegi, Gotzon Barandiaran,
Juan Mari Irigoyen, Pako Aristi, Patxi Zubizarreta,
Amets Arzallus, Iban Zaldua, Lutxo Egia, Xabi Borda,
Maddalen Lujanbio, Gerardo Markuleta, Ixiar Rozas,
Mikel Taberna, Asier Serrano, Fernando Morillo, Lander
Garro, Juanra Madariaga, Miren Agur Meabe, Mikel Peruarena,
Eneko Bidegain, Aritz Gorrotxategi, Eider Rodriguez
eta Urtzi Urrutikoetxea.
Oharra: Esan beharra dago, baita, beste asko liburutik
kanpo geratu direla desgraziz, leku arazoak medio.
Guztiei, esker mila.
|