Eleahome Foto pluma

Editorial Elea Argitaletxea linea
Colecciones/Bildumak

> Quince
> Narrativa
> Diálogos
> Kronika
> Ilustra2
> Aide!
> Novela histórica
> Poesía euskera
> Gazte lirura
> La isla verde
> Otros títulos

Servicios Editoriales/
Argitaratze Zerbitzuak
Compra/Erosketa
Prensa/Prentsa
Contactar/Kontaktua
 


Colección Kronika
linea
palestina hotela

Tituloa: Palestina hotela (Not american; I'm basque)
Egilea: Joseba Iriondo

Ezaugarriak:
250 orrialde

Salneurria: 18 euro

>Comprar

Palestina hotela kronika liburu bat da, Joseba Iriondo kazetariak idazten duen lehenengokoa.

Iriondok Irakeko azken gerra deskribatzen du lan honetan: gudaren zergatia, protagonistak, estatubatuarren iruzurra, gerra-erreportarien bizimodua, irakiarren pairamenaÉ Horretarako hizkera zuzen eta ulerterraza erabiltzen du, behar diren datu guztiak eskainiz.

Irakeko herriaren iragana, oraina eta geroa ulertzeko tresna polita eta entretenigarria da liburu hau, eta, horrekin batera, XXI. mende hasiera honetan herri boteretsuek erabiltzen duten jokabide zanpatzailea eta axolagabea ere agertzen du.

joseba iriondo Joseba Iriondo Orbegozo
1969an jaio zen, Azpeitian.

1993tik EiTBko kazetaria da. Euskadi Gaztean egin zituen bere ibilbide profesionaleko lehen urratsak. Hiru urtez korrespontsal izan zen Madrilen. Gaur egun albistegietako aurkezlea da. Irailaren 11ko gertakariek norabide berria eman zioten bere jardunari. 2001eko urte amaieran Afganistaneko mugan talibanen baimena jaso zain zegoen ehunka kazetarietako bat zen. Koranaren ikasleen agintaldiko azken egunak ezagutu zituen han eta Karzairen gobernu berriaren hastapenak bertatik bertara jarraitu zituen. Bagdaden eginiko lanagatik Ortega y Gasset kazetaritza saria jaso zuen Espainiar Estatuko gainontzeko kazetariekin batera.