Eleahome Foto pluma

Editorial Elea Argitaletxea linea
Colecciones/Bildumak

> Quince
> Narrativa
> Diálogos
> Kronika
> Ilustra2
> Aide!
> Novela histórica
> Poesía euskera
> Gazte lirura
> La isla verde
> Otros títulos

Servicios Editoriales/
Argitaratze Zerbitzuak
Compra/Erosketa
Prensa/Prentsa
Contactar/Kontaktua
 


Colección Ilustra2
linea
euskal piratak

Tituloa: Euskal piratak
Egileak: Asier Sanz Nieto eta Iñaki Mendizabal Elordi

Ezaugarriak:
48 orrialde

Salneurria: 15 euro

>Comprar

"Euskal Piratak" opari-liburu ikusgarria da. Euskal Herriko historiaren pasarte ezagun samarrak modu erakargarrian aurkezten dira hemen.

Honela, euskal pirata eta kortsarioen jardunak gordintasunez azaltzen dira, zinematografiak eta XIX. mendeko literaturak eman zien goxotasun guztia baztertuz: euren lapurretak, borrokak, oinazeak, ohiturak... Marrazkiek pixu handia dute liburuan, eta zehaztasunez jaso dira orduko janzkera, tresna eta bestelakoak, testuetan ere objektibotasun bera nabaritzen dela.

Irudiak Asier Sanz Nieto marrazkilari bilbotarrarenak dira, eta testuak Iñaki Mendizabal Elordi kazetariak bildu eta atondu ditu.

iñaki mendizabal Iñaki Mendizabal Elordi
Durango, 1968

Kazetaritzan aritu izan da azken hamalau urteotan. Gaur egun ELEAko arduraduna da.

asier sanz Asier Sanz Nieto
Bilbao, 1969

Hainbat hedabideetan kolaboratzen duen marrazkilari trebe eta ezaguna da. Besteak beste EiTB, TVE, Diario 16, Deia, Mundo Deportivo edo Mercado de Dinero-n argitaratu ditu bere irudiak eta tirak.

Literatur liburuak ere ilustratu ditu eta "La tira de risas-Athletic 1991-98" liburua argitaratu zuen 1998an. Urte berean umore grafikoko "Joven y brillante" lehiaketako Hirugarren Saria eskuratu zuen.