Eleahome Foto pluma

Editorial Elea Argitaletxea linea
Colecciones/Bildumak

> Quince
> Narrativa
> Diálogos
> Kronika
> Ilustra2
> Aide!
> Novela histórica
> Poesía euskera
> Gazte lirura
> La isla verde
> Otros títulos

Servicios Editoriales/
Argitaratze Zerbitzuak
Compra/Erosketa
Prensa/Prentsa
Contactar/Kontaktua
 


Colección Ilustra2
linea

Títuloa: Baleazaleak eta kortsarioak
Egileak: Asier Sanz Nieto eta Iñaki Mendizabal Elordi

Ezaugarriak:
64 orrialde

Salneurria: 15 euro

>Comprar

"Nabigatzea beharrezkoa da, bizitzea ez"
Plutarco

Nork ez du amets egin itsaso zabalak zeharkatzen dituela, galeoi indartsu baten branka-haga bati eusten diola eta haize hotz eta auparia aurrez aurre sentitzen duela. Nork ez ditu zetazeo handiak olatu artean aztalka imajinatu, isats erraldoiak erakutsiz, itsaso sakonean murgildu aurretik. Nork ez du pirata beldurgarria, kortsario ausarta edo arpoilari adoretsua izateko gogoa sentitu. Nork ez du ametsetan Antilletarako edo Ternuarako bidea hartu, abentura amaigabe, altxor ezkutu eta emozioen bilaÉ Nork ez du beti bizirik sentitu nahi izan.

Liburu honetan bakailaoaren eta balearen arrantzan eta, kemen berberaz, lapurretan eta gerran aritu izan zirenen bizitzak eta pasadizoak kontatzen dira; horrela, ia nahi izan gabe, gizakiaren historiaren pasarterik bitxi eta liluragarrienetakoa osatuz.

Lana bi ataletan banatuta dago. Lehenengoko atalean kontakizun luze bat dator. Bertan Pasaian XVI. mendean egindako itsasontzi baten pasadizoak kontatzen dira; irakurleak bere eskutik ezagutuko ditu euskaldunek 150 urtetan Ternuan eta Islandian izandako bizipenak. Orduko ontziolen lanaz jabetuko da irakurlea, balearen ehiza eta bere inguruan zegoen liturgia guztia hurbiletik jarraituko du, XVI. mendeko gatazka odoltsuen berri izango du, marinelen eguneroko bizitza nolakoa zen jakingo du; horrez gain euskaldunek indioekin izandako harremanak eta beste hainbat jakingarri erakutsiko dizkio kontakizunak.

Gertaera horrek guztiak ez ziren gertatu egileak kontatzen dituen bezala; baina antzera, akaso, bai. Izatez, ipuin luze horretan agertzen diren pasarte batzuk horrelaxe gertatu ziren eta datuok egiazkoak dira, historia liburuetan eta saiakeratan aurki daitezkeen datuak baitira. Bestetzuk irudikatutakoak dira, baina betiere imajinazioa egiaren arrastoari segika jarri du egileak.

Bigarren atal bat ere badu lan mardul eta bitxi honek. Bertan, Ternua eta Labrador inguruko zenbait datu eta jakingarri eskaintzen ditu autoreak, irudi ikusgarriekin eta grafiko dotoreekin lagunduta. Honela, irakurleak bikingoak ezagutuko ditu, horiek heldu orduko bertan zeuden inuit-ak, iroquiarrak edo micmac-ak ere bai, euskal balearen ezaugarriak goitik behera aztertzeko aukera izango du, arpoilariaren lana zein neketsua eta arriskutsua zen jakingo du, balea olioaren balioaz ohartuko da, eta itsas lapurren bizimoduaren eta armamentuaren berri jasoko du.

Euskal Herriaren historian erabakiorrak izan ziren XVI. mendea zein XVII.ena, eta orduan gertatu ziren pasarteek geroa baldintzatu zuten neurri handi batean. Liburu honek hori guztia irakurlearen esku jarri nahi izan du, bide batez, ELEAk berak iaz argitaratutako "Euskal Piratak" liburuaren helburuari eutsiz, hots, gure historiako pasadizorik aipagarrienak modu didaktiko eta ulerterrazean agertu.

 

iñaki mendizabal Iñaki Mendizabal Elordi
Durango, 1968

Kazetaritzan aritu izan da azken hamalau urteotan. Gaur egun ELEAko arduraduna da.

asier sanz Asier Sanz Nieto
Bilbao, 1969

Hainbat hedabideetan kolaboratzen duen marrazkilari trebe eta ezaguna da. Besteak beste EiTB, TVE, Diario 16, Deia, Mundo Deportivo edo Mercado de Dinero-n argitaratu ditu bere irudiak eta tirak.

Literatur liburuak ere ilustratu ditu eta "La tira de risas-Athletic 1991-98" liburua argitaratu zuen 1998an. Urte berean umore grafikoko "Joven y brillante" lehiaketako Hirugarren Saria eskuratu zuen.