|
Bildumatxo honek XX. mendearen bukaerako hamaika
ipuin biltzen ditu. Denak kalean entzundakoak dira,
gero idazleak bere erara moldatu dituen arren. ELEA
Argitaletxearen "Gaztelilura" bildumaren
estreinaldia ere bada.
Istorioak ahozko erregistrotik idatzizkora pasa ditu
egileak. Merinok berak gaztetan gustura entzuten eta
kontatzen zituen ipuinak dira liburu hau osatzen dutenak.
Guztira, hamaika kontakizun.
Ez dira, zehatz-mehatz, leienda urbanoak, baina tartean
bada horrelakorik ere. Sagar magikoak ematen dituen
zuhaitza, aita-seme hiltzaileak, auto bidaia arriskutsuak,
istripu misteriotsua, andre ezezagun batek mutil gazte
bati eginiko jazarpen bitxia, erreportari despistatu
baten estuasunak, neskatxa baten kontakizun lizunak.
Hori dena eta gehiago aurki dezake irakurleak liburuxka
honetan; ipuinak, gainera, euskara ulerterrazean idatzitza
daude, estilo zuzena erabiliz; euskara ikasten ari
den orok eskertuko duen lana da "Kaleko ipuinak".
|
 |
Juan
Karlos Merino
Azkoitia,
1967 |
Zortzi urterekin hasi zen gazteleraz idazten, etxean
kultur giro berezirik bizi izan ez arren. 22 urtez
euskara ikasi eta gero, 1996an eman zuen literaturara
jauzia. Harrezkero ipuingintzan aritu da, hainbat
estilo jorratuz. Kolaborazio txikiak ere egin ditu
herri aldizkari batzuetan.
Autodidakta da erabat literatura kontuetan
|