|
Bene-benetako bidaiarien idazlanek bertute adierazgarria
izan ohi dute: deskribatzen diren esperientzia pertsonalak
akuilatzaile ditugula, baina ez ditugula berdindu
nahi. Lurraren eta pertsonaren arteko enkontrua deskribatzen
dute idazlen horiek. Bidaiarien idazlanei esker mundua,
drama naturalak, lurraldeak eta jendeak deskubritzen
ditugu, eta protagonistaren bitartez pasio oinarrizkoenak
senti ditzakegu: adorea eta beldurra, borondatea,
iraunkortasuna, sena...
Liburu honen asmoa da gorabehera zirraragarriak bizi
edo bidaia interesgarriak egin dituzten euskal gizonen
presentzia gogoratzea. Lehenbiziko begi kolpean ez
dirudi Euskal Herrian bidaia liburu ugari dugunik,
ez kalitatez ez kantitatez; tradiziorik bada, haatik,
ikusiko dugunez.
Euskal Herri osoan izan dira bidaiari harrigarriak,
bai horie. Batez ere arrantzale eta marinel iaioak
eta ausartak izan dira euskaldunak, baina bestelakorik
ere agertuko dizu liburu honek: funtzionarioak, abenturazaleak,
piratak, soldaduak, geografoak, biologoak...
Goazen, bada, abenturazale hauen irudiak lagun ditugula,
txoko ezkutuetarantz, errealitate urrunetarantz eta
kultura arrotzetarantz.
|
 |
Ángel
Martínez Salazar
Nanclares de la Oca, 1957 |
Idazlea eta kazetaria. Hamabost bat liburu idatzi
ditu, tartean, "Presencia alavesa en América
y Filipinas" (1988); "Aquellos ojos extraños.
Euskal Herria en los libros de viaje" (1995)
eta "El señor de Itzea. Apuntes para una
geografía barojiana" (2002).
Euskal komunikabide askotan idazten du eta aditua
da bidaia eta bidaiari kontuetan. Laster gerra korrespontsalei
buruzko liburua kaleratuko du.
|